Aurre-kontuak
Imanol Pradales lehendakariak esango du historiako aurrekonturik altuenak direla. Azken urteetako klasiko bat da, eta, egia estaeko, ez da gezurra. Aurrekontuak, balio absolututan, handituz doaz urtez urte. Baina termino erlatiboetan, aurrekontuak geldirik jarraitzen du aspalditik. Adibide bat jartzearren: soldatek urteak daramatzate gora egiten termino absolutuetan, baina horrek esan nahi du langile klaseak erosteko ahalmena irabazi duela? Ez. Gauza bera aurrekontuekin.
Garai honetako beste adierazpen tipiko bat da aurrekontuko 4 eurotik 3 gastu sozialera bideratzen direla. Oso argudio ona, egia esan. Baina hori horrela da Eusko Jaurlaritzak dituen eskumenak, batez ere, gastu sozialari lotutakoak direlako. Osasunaren eta hezkuntzaren artean aurrekontuaren %60 osatzen dute. Txarra litzateke gutxiago dedikatzea.
Eta, hain zuzen ere, osasun- eta hezkuntza-gastuak hartzen dituzte beren gain titularrek. Urtez urte igotzen dira, aurrekontua bezala. Eusko Jaurlaritzak erabiltzen duen tranpa 2026ko aurrekontua 2025ekoarekin alderatzea da (ez 2025eko itxiturarekin), eta horrek partiden hazkundea ekarri ohi du. Baina errealitatea da ez direla igotzen, batzuetan jaitsi ere egiten dira, biek aurrekontuarekiko edo BPGrekiko duten pisua aztertzen dugunean.
"Inbertsio publikoa 2.000 milioi eurotik gorakoa izango da" ere esaldi errepikakorra da. Asmo-adierazpena eta lurraldearen oparotasun ekonomikoarekiko konpromiso sendoa. Inbertsioak egitea eta zertan inbertitzen den beste gauza bat da. Atal honen barruan, I+G+b-n egindako inbertsioak garrantzia hartzen du, eta ziur aski % 5 eta % 10 artean handituko da, depende ordenagailu kuantikoak zer esaten duen.
Aurrekontu-proiektua urteko lege-ekimen garrantzitsuenetako bat da, funtsezko sektoreei eragiten baitie, hala nola hezkuntzari, osasunari eta ongizateari. Aurrekontu-esleipen bakoitzak eragin zuzena du guztion bizitzan. Horregatik, duten garrantzia eman behar zaie. Propaganda ez da asteartean amaituko, baizik eta hurrengo egunetan ikusiko dugula sailez sail betikotzen dela.
Propagandak esaten ez duena da, nahiz eta historiako aurrekonturik altuenak izan, zerbitzu publikoak eta gizarte-prestazioak okertzen ari direla. 100.000 pertsona baino gehiago daudela Etxebiden etxebizitza baten zain. Osasunak eta hezkuntzak, nahiz eta mahai asko martxan jarri baloiak kanpora botatzeko, egiturazko azpi-finantziazioa dutela, inguruko beste herrialde batzuekin alderatuta. Zaintza sistema luxu gaizto bihurtzen ari dela. Edo prestazio sozialek ez dituztela pertsonak pobreziatik ateratzen. Edo Eusko Jaurlaritzak uko egiten diola gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin osatzeari, eta genero-arrakala betikotzen duela modu anti-demokratikoenean.
Propagandak ez du esaten langile publikoen lan-baldintzak txintik esan gabe Madrilen erabakitzen direla, Eusko Jaurlaritza frankizia bat gehiago balitz bezala. Eta Eusko Jaurlaritzako langile funtzionarioen lan-baldintzak funtsezkoak dira kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzak ere ez du esan aurrekontuak zergekin finantzatzen direla, eta langile klaseak zerga-sistema sostengatzen duela PFEZaren eta BEZaren bidez, eenpresek gero eta ekarpen txikiagoa egiten duten bitartean.
Propagandaren atzean errealitatea dago: eta ekonomian, absolutua baino garrantzitsuagoa da erlatiboa. Asteartean ikusiko dugu aurretik esandako horietatik zenbat betetzen diren.