Ikusgarritasun Bisexualaren Nazioarteko eguna

Bollera ez, hurrengoa

2025/09/23
Leire Estevez, Ekintza Sozialeko kidea

Gaur irailak 23, Ikusgarritasun Bisexualaren Naizoarteko egunean,

Bisexualitatearen inguruan aurten ikasi ditugun hainbat kontu ekarri nahiko nituzke gogora;

bitartasunetik haratago kokatzen dela ikasi dugu,

Pentsamendu dualista horren aurrean beste aukera bat eskaintzen digula,

Jendarte honetan gutxiesten diren hainbat ezaugarrirekin lotzen dela,

eta agian ezaugarri horietako batzuk propio gisa aldarrikatu nahi ditugula;

anbiguo, ziurgabe, aldakor edo kurioso izatea desiragarri izan daitekeelako.

Bisexualitateak jendarte eredu honetan indar eraldatzaile bat duela ikasi dugu,

ez bakarrik inposatutako bitartasunaren aurrean (izan ere, bi ez da bi),

baita bideari, prozesuari eta zalantzari garrantzia kentzen dion marko kultural baten aurrean.

Gure memoria bisexuala berreskuratzen hasteko erreferenteak identifikatzen hasi gara aurten.

Udaberriko jaialdi batean, “Bollera no, lo siguiente” jartzen zuen giltzatako bat erosi nuen.

Sindikatu honetako lagun bati harrotasunez erakutsi nion adkisizioa eta determinazioz esan zidan:

“bisexual, lo siguiente de bollera es ser bisexual”.

Bolleratik haratago ba omen daude eta bi-de gehiago.