Garapen jasangarria (Astekaria 247. Editoriala)
Nonbait, garapen jasangarria xede duen akordioak etxebizitza, inmigrazioa eta gizarte zerbitzuen alorreko oinarriak jartzen omen ditu aurrerantzean eratorri diren itunetarako. Aurreko urtetako itunek Nafarroan izan dituzten emaitzak eta ondorenei erreparatzen badiegu ez dira arrazoiak falta mesfidantza apur batez itxaroteko akordio honen ustezko onurei.
Handiki iragarri eta azaldu izan ohi dira honelako akordioak Nafarroan. Sinatzaile hauek, guztiek, konzertazio sozial eredu jakin baten aldeko apustua egina dute eta, aurreko akordioei jarraiki, beste urratsa ematen dute bide orri horretan. Baina badira, bestetan bezalaxe, komunak diren ezaugarriak akordio molde hauetan. Gizarte-elkarrizketa jakin honen ondorioak oso kaltegarri suertatzen ari zaizkie Nafarroako langileei, behin behineko lana, lan istripuak eta erosteko ahalmenaren galerari begiratzen badiegu behintzat.
Bestalde, eta antza denez ez da ezer aldatu, sindikalgintza abertzaleak ez du esku hartzen akordio hauen sinaduran ez eta bere garapenean. Bere ikusmoldearekin bat etorriaz, eskuin politikak burutzen dituen gobernuari itxurazko zilegitasuna ematen zaiola salatzen dute. Ohiko bazterketaz gain, zer pentsatua badago zergatik eta nola sindikalgintza abertzalea geroz eta indartsuago, geroz eta sendoago ageri den Nafarroako langileen artean.
Ezin gaitezke engaina. Poltsikoak ondo asko berotuko dituzte, beste behin, agintearen morroi papera an-tzezten duten guzti horiek. Bitartean, langileek bere lan eta bizi baldintzak okertze aldera nabarituko dituzte.