E28, SEXU ASKAPENERAKO EGUNA

Gure harrotasuna

2024/06/28
Leire Estevez, Ekintza Sozialeko kidea
Gure praktika, gorputz, identitate edota maitatzeko moduak hemen daude sisteman arrakala bat sortzen eta askotan sistemaren baitan erresistitzen, are gehiago, bizirauten.

Ziurgabetasun eta egi absolutuen faltak uzten dituen zirrikituetatik gorrotoa sartzen den garaietan. Gorrotoa dagoen arren, gorrotoez harago.

Garen horren (identitateak) adierazpena bada desira, garenak, hemen gaude; agian kasualitatez, agian ezustekoz, ziur hautuz.

Gure desirek badaukate zerbait eraldatzailetik, izan beharko litzakeena eta de facto badena aurrez aurre jartzen dituena. Soinekoak gustuko izan beharko nituzte eta ez ditut gustuko. Futbola gustuko izan beharko nuke eta ez dut gustuko. Ander gustuko izan beharko nuke, eta Maider dut gustuko. Batzuetan norbere sorpresarako ere.

Azkenik, gaur kaleak hartuko ditugu, gauza bat garbi daukagula;
LGTBI+ borroka negozio bilakatu eta eduki politikoz uztutzen den harrotasuna ez dela gurea.
Transmaribibollo identitateak erakargarri turistiko gisa baliatzen gaituzten udaletxeen xahuketa eta pinkwashing-ak, zein sionismoari alfonbra gorria eta gero askapenaz mintzatzen direnak ez dira gure harrotasuna.

Guk badakigu zein den gure borroka.