Jaurlaritzaren ardura

2002/03/25
Aparicio ministro espainolak Eusko Jaurlaritzaren nahikeriari egotzi dio Hobetuz fundazioa eratu izana. Gezurretan ari da, hortan ere, ministro peperoa. Hobetuz sindikatuekin eta patronalarekin batera administrazioak osatutako hiruparteko fundazioa da, eta horrela eratzea batez ere ELAren ekimena izan zen. Ordurako ikusia genuen Forcem-ekin gertatzen ari zena: langileen etengabeko prestakuntzaren negozioan partaide ziren ugazaba- eta langile-erakundeek erdibana kudeatzen zuten enpresa eta langileei ordainarazitako dirua. ELAk prestakuntzaren negozioan interesik ez zuelarik, administrazioaren parte hartzearekin Hobetuz-en kudeaketan objektibotasuna eta kontrola ziurtatu nahi zituen, eta uste zuen zeregin horretan interes publikoa helburu duen administrazioak ere lankide izango zuela. Eta hori da gaur ere ELAk Eusko Jaurlaritzari galdegiten diona, baina agian administrazioa behar adineko zorroztasunez betetzen ari ez dena. Izan ere, sindikatu espainolak –eta eurak adina, hango eta bertoko patronala–, ohituegiak baitaude prestakuntzaren pagotxatik bazkatzen. Horixe ekidin behar du administrazioak, norbaitekin haserretu beharra badago ere. Comunicado de ELA y LAB sobre las declaraciones de Aparicio Cinismo. Aparicio culpa a Gasteiz de la no financiación de Hobetuz(artículo Astekaria 66)