Nafarroako praktikatako maisu-maistrak eta ELA sindikatuaren helegitea
Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publikoetara bidalitako e-mailaren aurrean, zeinetan 2005eko udan lehiaketa-oposizioan plaza lortu zuten maisu-maistrei eragiten diena, ELA sindikatuak ondorengo azalpenak egin nahi ditu:
1.- ELA-GIZALANek gorabidezko helegitea aurkeztu zuen matxoaren 18an eskatuz 23/2005 Foru Aginduko Hirugarren Baseko hirugarren puntua kentzeko eskatuz.
Puntu honek zerion oposiziogileek ezin izango zutela aurkeztu espezialitate batera bi hizkuntzetan, euskara eta gaztelania.
Oposaketaldia bukatu ondoren , Hezkuntza Departamentuak helegitea atzera bota zuen. Honek esan nahi du maisu-maistrei bakarrik gelditzen zaiela praktikaldia, 05-06 ikasturtean egiteko.
Ez da lehen aldia horrelako helegite bat aurkezten duguna, ulertzen dugulako, berdintasun, merezimendu eta ahalmen abiaburuak urratu egiten dituela Administrazioak deialdi mota honekin.
ELArentzat oinarrizkoa da abiaburu hau bermatua gel dadin eta oposaketan parte hartzen dutenak beraien eskubidea izan dezaten bi azterketetara aurkezteko, X espezialitatean euskaraz eta gazteleraz.
2.- Hezkuntza Departamentuak, helegitea Administrazioarekiko Auzibidean dagoela NAOn argitaratu baino lehen, ikastetxeetara e-maila bat bidaltzen du, sindikatu hau behartu eta ukituak urduri jartzeko asmoarekin.
Hau azaltzen dugu Gabonetako oporren atarian gaudelako eta ukitutako maisu-maistrek oporretan kanpora joango liratekeelako horrek sortzen duen ezinegonarekin, epaitegian aurkeztu edo ez.
Berriro diogu: Departamentuak zalantza eta ezinegona sortu nahi dio ukitutako taldeari NAOean oraindik ezer ez denean argitaratu.
3.- Behin eta berriro ere ELAk erabakitzen du helegitearekin aurrera ez jarraitzea eragin zuzenena izango litzakeelako deialdiaren deuseztapena eta horrek dakarrena, ukitutakoek lortutako plazena.
Gu ez gara izango jolastuko dugunak pertsona horien plazekin, gure helburua ez delako inor kaltetua izatea.
ELAk ulertzen du Hezkuntza Departamentuarena dela ardura bakarra egoera hau sortzean.
Amaitzeko berriro esan nahi dugu Hezkuntza Departamentuak urtero egiten dituen LEPko deialdiak ez direla berdintasun, merezimendu eta ahalmen abiaburuetara loturik egiten. Administrazioak espezialitate batetik bi sortzen ditu (espezialitate berdina euskaraz eta gazteleraz) eta betoa jartzen du bietara aurkezteko aukera aldi berean deituz frogak. Azken LEPen oraindik eta aurrerago joan ziren, espezialitate batera baino gehiago aurkezteko eskubidea ukatuz, baina espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko azterketa matrikula tasa guztiak kobratu zituen Nafarroako Administrazioak Eskubideak ukatzeaz gain, Hezkuntza Departamentuak lapurtu egiten du.
Virginia Jimenez
ELA-GIZALAN-eko Idazkaria Orokorra