48 langile hil dira Hego Euskal Herrian

2018/09/14
Behargin bat hil da gaur goizean Ondarroan. Obrara beharrezko materialak igotzen ari zen laugarren solairu parean zegoela kalera jausi da. Hildakoa 46 urteko gizonezkoa da. Dagoeneko 48 langile hil dira Hego Euskal Herrian; egoera hau onartezina da. Hori dela eta, ELAk lan istripuei aurre egiteko egitasmoa eskatzen dio Jaurlaritzari egoerari buelta eman ahal izateko

Prekarietateak eta azpikontratazioak hildakoak eragiten dituzte. Eraikuntzan azpikontratazio kateak erabiltzen dira obren kostuak murrizteko eta irabaziak handitzeko, langileen biziaren kontura.

Eusko Jaurlaritzari berehalako plan bat exijitzen diogu enpresetan lan-baldintza duinak ziurtatzeko. Enpresariei ezin zaie merkeagoa atera lan-osasun araudia haustea betetzea baino, prekarietatea bultzatzen dituzten enpresariak deseroso jarri behar dituzte. Bereziki altueratik erorketak eta makina harrapaketak zaintzea exijitzen dugu, eta egoera horiek zaintzeko behar beste ikuskatzaile kontratatu ditzatela.