Aurreko astean Bizkaian izandako lan istripu hilgarriak salatzeko elkarretaratzea

2018/02/06
Joan zen astean Bizkaian lau langile hil izanak agerian utzi du berriro izurri sozial hau zein larria den. Haatik, erakunde publikoek ez dute behar beste egiten egoera konpontzeko. Lan istripu hilgarri gehienen atzean prekarietatea eta lan-erritmo biziak daude, baita segurtasun gabezia ere. Bestalde, gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek lan istripuen aurkako mobilizazio gehiago egiteko asmoa agertu dute.

Gaur, otsailak 6, Euskaltelek Zamudion duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute. Izan ere, zendutako langileak Euskaltelentzat lan egiten duen azpikontrata batean zeuden.  Bihar, osteguna, otsailak 8, 19:00etan, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute. Bertan izango dira Adolfo Muñoz "Txiki" eta Garbiñe Aranburu, ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak, hurrenez hurren.