Idiazabaleko lan heriotza salatzeko kontzentrazioa deitu dute ekainaren 14an

2022/06/15
ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta ENHE sindikatuek azken lan heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du ekainaren 20rako, astelehena, Idiazabaleko plazan. Istripua ekainaren 14an gertatu zen, Idiazabaleko Urtsuaran auzoan (Gipuzkoa). Oraindik ikertuak izaten ari diren arrazoiak medio, goizaldeko 11ak inguruan baso lanetan ari zen 48 urteko langile bat hil zen lan-istripuan. Dagoeneko, gutxienez, 39 pertsona hil dira 2022ean Euskal Herrian lanean, hamabigarrena Gipuzkoan.

Sindikatuek gogorarazi dutenez, langile hauek pairatzen dituzten lan baldintza gogorrei sektorearekiko erabateko utzikeria instituzionala gehitu behar diogu. “Zoritxarrez, baldintza guzti horien ondorio zuzena dira lan heriotzak. Noiz hartuko dituzte Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek hain beharrezkoak diren erabakiak lakra honekin amaitzeko? Zenbat langile hil behar dira kontrol eta jarraipen neurriak ezar ditzaten?”, kexu dira.