Barakaldoko kamioi gidari bat hil da Errioxan

2022/02/14
Goizaldean Arabako Carnes Erdella enpresako langile bat hil da lan istripuz. Langileak 52 urte zituen eta kamioi gidaria zen. Oraindik ikertzeke dauden arrazoiak medio kamioia gidatzen ari zela zendu da behargina. Istripua San Vicente de la Sonsierran izan da, Errioxan. Heriotza honekin dagoeneko gutxienez zortzi dira Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak.

ELAk nabarmendu nahi du berriz ere garraio sektoreko langile baten heriotzaz ari garela. Sektorean pairatzen dituzten lan-baldintza gogorrek eta enpresek prebentzio-neurrien etengabeko betegabetzeek langileen prekarietate erabatekoa eragiten dute. Sektoreko enpresetan laneko osasuna eta sergurtasuna hobetuko duten eta lege-urraketak kontrolatuko eta ikuskatuko dituzten berehalako neurrien aplikazioa ezinbestekoa da.

Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean. Borondate politikoa eta enpresarien behin-betiko konpromezua besterik ez dira behar lakra honekin amaitzeko, irabazi gosearen gainetik langileen osasuna eta segurtasuna jarriz.