Lan istripuan hildako langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa izan da Bedian

2017/07/05
Astelehenean Bediako Forjas Unidas Vascas enpresan lan istripuan hildako langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur ELA eta LABek enpresaren aurrean.

Bediako  Forjas Unidas Vascas enpresan lan istripuan hildako langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur enpresaren aurrean ELA eta LAB sindikatuek, Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lelopean.

Gogoratu, ELAko militantea zela hildako behargina. Buruan jasotako kolpe latzaren ondorioz hil zen, makina bat manipulatzen ari zela jaso du kolpe baten ondozioz, hain zuzen ere. Urtea hasi zenetik, 33 istripu hilgarri gertatu dira Euskal Herrian. Argi dago enpresek gaur gaurkoz ez diotela gaiari heldu oraindik. Izan ere, euren kezka bakarra errentagarritasuna eta lan-erritmoak handitzea da, ez ordea, segurtasuna eta langileen osasuna.