LAN HERIOTZA

Behargin bat hil da PIERBURG S.A enpresako azpikontrata batean

2023/10/23
ELAk jaso dituen aurreneko datuen arabera, gaur goizean izan da ezbeharra, lan elektrikoak egiten zebilela. Electricidad Anboto enpresako langilea zen. Osasun zerbitzuek bertaratu arren ezin izan dute ezer egin.

Datu gehiago jasotzeko lanean ari da sindikatua baina jada 42 behargin hil dira 2023an lan isripuen ondorioz Hego Euskal Herrian. Zehazki Bizkaiko lurraldean bederatzigarrena da. Datu gehiago biltzen ditugunean ELAk lan istripu berri honen salaketa egiteko ekintzetaz informatuko du.