Behargin bat hil da Tubacex enpresak Amurrion duen lantegian

2019/09/18
Langile bat hil zen irailaren 17an Amurrion. Bero handiko gune batean zegoen, eta momentu jakin batean ondoezik sentitu eta konortea galdu zuen. Eustek Gas enpresako langilea zen eta labeak garbitzen ari zen, azpikontratatuta. 59 urte zituen.

Tubacexen aurten hil den bigarren langilea da. Uztailean Laudioko lantegian hil zen beste bat, pisu handiko pieza bat gainera erorita. Langileen batzordeak egoera honi nola erantzun aztertuko du.