Elkarretaratzeak Zestoan eta Zarautzen izandako lan-istripuak salatzeko

2019/05/21
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUk elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 21erako Azpeitiko Udaletxe Plazan 12.30ean, azken lan istripuak salatzeko. Era berean, 19:00etan manifestazioa egingo dute bertako gizarte mugimenduekin batera. Gogoratu bi lan-istripu hilgarri gertatu zirela maiatzaren 20an; Zestoan zuhaitz bat gainean erorita lehena, eta Zarautzen 30 metrora garabian lanean ari zela gainean erorita bigarrena. Bi heriotza hauek aintzat hartuta, dagoeneko 18 dira 2019. urtea hasi zenetik Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, langileek jasan behar duten prekarietatea salatu nahi du ELAk. Izan ere, lan erritmo jasanezinak, jardunaldi amaigabeak eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio arauei muzin egitea... ohiko egoera eta praktikak bilakatu dira.

Egoeraren larritasuna ikusirik, ELAk mezu bikoitza helarazi nahi du: alde batetik, prebentzio neurriak betetzen direla ziurtatzeko jarraipen zorrotza egitea exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari; bestetik, langile askoren heriotza eragin duen prekarietateari aurre egiteko antolatzera deitzen ditu langileak.