CRESPO ZABALA UPATEGIA (LANTZIEGO

Bi langile zendu dira eta beste bat larri zaurituta eraman dute Logroñoko ospitalera

2023/10/02
Hildako beharginetako bat saldak egiten diren biltegi irekira erori da. Gainontzekoak laguntzen saiatu dira, baina guztiek anhidrido karbonikoa arnastu dute.

ELAk jaso dituen aurreneko datuen arabera, Crespo Zabala upategiko 2 behargin hil ziren eta hirugarren bat larriki zauritu zen atzo gertatutako laneko ezebehar batean. Hildako beharginetako bat saldak egiten diren biltegi irekira erori da. Gainontzekoak laguntzen saiatu dira, baina guztiek anhidrido karbonikoa arnastu dute.

ELAk salatzen du ardogintzaren sektorean ohikoa bilakatzen ari dela istripu mota hau. Izan ere, ez da lehen aldia horrelako istripu bat gertatzen dena. Duela hiru urte Lapuebla Labarkan antzeko egoeran beste bi langile zendu ziren.

Sektorean lan egiteak hainbat arrisku izan ditzake: lanpostuaren ataza desberdin asko, makinaria edo kasu honetan gertatu den moduan, ardoaren sorkuntza prozesuan gertatzen diren erreakzio kimikoak. Horri gehitu behar zaio mahats-bilketaren ondoren sektorean lan gehien eta atseden gutxien egiten den garaian gertatu dela istripua.

Langileen segurtasuna eta osasuna bermatuak izateko berehalako hainbat neurri ezinbestekoak dira eta, horretarako, instituzioetatik eta enpresetatik  beharrezkoak diren baliabideak eskuragarri jarri beharko lituzkete. Horrez gain, Prebentzio Legea betetzen dela bermatu beharra dago berandu baino lehen kontrol instituzionalaren bitartez.

Azken istripu honekin, gutxienez 39 behargin hil dira lan istripuen ondorioz Hego Euskal Herrian, horietatik 11 Araban.