Bizkaian lan istripu hilgarria

2018/01/17
Langile bat hil da gaur goizean Bilboko Portuko edukiontzien terminalean, Fenwick-arekin uretara erori denean. ELAk bere elkartasuna adierazi die hildakoaren senide eta lankideei, eta dei egin du sindikatuek deitu duten protesta agerraldian parte hartzera, bihar goizeko 13.45etan.

ELAk salatu duenez, segurtasun neurriak ez dira hartzen Montajes Eléctricos Gerpe enpresan; Bilboko Portuko azpikontrata honetan ziharduen gaur hil den langileak. Hain zuzen eguneroko lanean segurtasun eza aztertzeko gaur zegoen jarrita zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko bilera egiteko hitzordua. Halaber, ELAk behin eta berriz salatu izan du prekarietatea eta lan-erritmo biziak direla azpikontratetan gertatzen diren istripu gehienen zergatia.