Construcciones Moyúako langile bat hil da Ormaiztegin

2021/08/17
Abuztuaren 16an Construcciones Moyúako langile bat hil zen Ormaiztegin. Langilea –I.S.A., 54 urte–, lanaldia amaitu ostean hil zen; lankideek kotxearen ondoan aurkitu zuten, etxera itzultzeko arropa aldatzen ari zenean. Dagoeneko 40 langile hil dira aurten Hego Euskal Herrian.

ELAk bere samina adierazi nahi die I.S.A.ren lankide eta gertukoei. Heriotza berri honek agerian uzten du lan-prekarietatearen hedapenak eragin berezia duela urtero lanean arrazoi ez traumatikoengatik (istripu kardiobaskularrak, infartuak, etab.) gertatzen diren heriotzen kopuru handian.