2019an egunero 234 pertsonek izan dute lan istripu edo laneko gaixotasunen bat EAEn eta Nafarroan 77 lagunek

ELAk salatu duenez, Lan Ikuskaritzak ez du behar besteko irmotasunik enpresei egin beharreko eskakizunetan eta zigorretan, eta Osalanen eta INSPL-ren aldetik kontrol eta jarraipen eza agerikoa da laneko prebentzio eta segurtasun gaietan bete beharreko oinarrizko neurriei dagokienean. “Hori horrela den bitartean egoerari buelta ematerik ez dago”, baieztatu dute.
Azaldu dutenez, datuak larritzeko modukoak badira ere, errealitatetik oso urrun daude, asko ez daudelako erregistratuta (istripu arinak, in-itinere, etxeko lan istripuak, kooperatibistak, garraiolariak…) eta beste datu asko, erregistratuak izan ez daitezen, enpresek, mutuen laguntzarekin, gorde edo ezkutatu egiten dituzte eta gizarte segurantzara bideratu, laneko istripu edo gaixotasunak izango ez balira bezala.
Aipamen berezia egin diote laneko gaixotasunen erregistroari, “benetan ikusezinak direnak”. Baieztatu dutenez, inondik inora ez du benetan gertatzen dena erakusten, asko ez baitira aitortzen edo lan istripuekin gertatzen den bezala, mutuek patologien jatorria (lanekoa) ukatzen baitute eta ondorioz, osasun sistema publikora bideratzen dituzte, gaixotasun arruntak bailiran. “Aitortuak izan beharko luketen eta ez diren gaixotasunen kopurua eskandalagarria da”, salatu dute.
Honen aurrean, Gasteizko eta Nafarroako gobernuek langileen segurtasuna eta osasuna serio hartu gabe jarraitzen dutela salatu dute. “Laneko osasunari buruz mintzo dira baina prekaritatea eragiten duten politikak sustatzen dituzte. Arlo horretan, ez dute euren politiken norabidea aldatu, ezbehar kopuru handiaren gaitz soziala desagerrarazteko. Bai EAEn, bai Nafarroan, prebentzioa xede duen aurrekontu orokorretako gastu publikoak (Osalan eta INSPL) berdin jarraitzen du azken urteetan eta % 0,1 baino baxuagoa da, hau da, ez da nahikoa-2, laburbildu dute.
Egoera iraultzeko neurriak bildu dituzte txostenean.
Irakurri hemen Hego EHko datuen txostena osorik
Irakurri hemen Nafarroako egoeraren balantzea
Bitartean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak aldarrikapen mezuekin jantzi dituzte.
Iruñea:
Donostia:
Gasteiz:
Bilbo: