ELAk AP-8 lan-istripua salatzen du

Nabarmentzekoa da aste honetan bertan mantentze-lanetako langile bat zauritua suertatu zela Astigarragan Gi-2132 errepidean izandako istripuan, kotxe batek harrapatuta, eta baita garabi bateko kamioi-gidaria ere, N-634 errepidean Abadiñon, beste istripu bat hartatzera zihoanean.
Eibarko istripuari dagokionean, laneko prozeduren hutsuneak, eta honen ondoriozko arrisku egoerak aldez aurretik jakinaraziak zituen ELAk enpresan daukan ordezkaritzak. Horregatik, Osalan eta Lan-ikuskatzailetzak ezbeharraren ikerketa sakona ahalik eta azkarren egin dezaten eskatzen du ELAk, gertatutakoa argitu, lan-istripu berriak sahiestu, eta egon litezkeen ardurak argitze aldera.
Lan-istripu hilgarriek %20 egin zuten gora 2018an. Aurten honez gero 8 dira lanean bizitza galdu duten pertsonak. Lan-istripu larriak geroz eta gehiago dira, eta hauetako asko ez dira datu ofizialetan jasotzen, enpresa eta mutuan azpideklarazioa dela eta.
Estatistikaz harago, ELAk oroitarazi nahi du lan-istripuak ez direla kasualitate edo zorte-txarraren ondorio, baizik langileen lan eta bizi baldintzen gainetik irabazi ekonomikoak jartzen dituen eredu ekonomiko honen logika neoliberalarekin lotura zuzena dutela. Gipuzkoan azpiegitura handietako inbertsio publikoa lehenesten jarraitzen da, hauen eraikuntza, kudeaketa eta mantentzean lan egiten duten pertsonen lan-baldintzen kaltean, zeinak zerbitzu publiko hauen kanpora-ateratze , azpikontratazio eta estatalizazioaren bitartez, prekarietatera kondenatuak diren.