ELAk Arrasateko Fagor enpresan gertatutako lan istripua salatzen du
Atzo hamabiak aldera, Arrasateko Fagor empresako 26 eta 33 urteko bi langilek, leherketa baten ondorioz erredurak pairatu zituzten gorputzean fosa batean garbiketa lanak egiten zeudela. 33 urteko langileak eskuetan eta aurpegian ditu erredurak . 26 urtekoak berriz , bigarren eta hirugarren mailako erredurak ditu gorputz osoan eta zuzenean helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Gazteena Work & Play enpresako langilea da, Fagor-en azpikontrata, eta 3 egun zeramatzan Fagor-en lan egiten.
Iturri ezberdinen arabera, fosa garbitzeko disolbenteak, aurretik emandako beste produktu batekin erreakzionatu zuen leherketa sortaraziz.