LAN HERIOTZA

Elkarretaratzea astelehenean, Agurainen hildako kamiolariaren heriotza salatzeko

2023/06/01
Atzo arratsaldean AP1 autobian Agurain parean, kamioi zisterna batek eta beste bi kotxek istripua izan zuten. Kamioia Quimicos Felices S.L.U enpresakoa zen eta istripuagatik su hartu zuen. 61 urteko kamioilaria bertan zendu zen eta beste bi lagun larriki zauriturik hospitalera eraman zituzten.

Atzoko lan istripu hilgarriaren ondoren, ELAren zenbaketaren arabera dagoeneko 22 behargin hil dira istripu baten ondorioz 2023an Hego Euskal Herrian, Arabako lurraldean zazpigarrena da eta aurtengo hirugarren garraiolaria. 

Jakina da sektore horrek pairatzen dituen arriskuen artean lanordu nekagarri eta amaigabeak, atseden falta, errepide sarearen egoera txarra eta ibilgailuen mantenu falta daudela; guzti horrek garraiolarien lana prekarizatu egiten du eta modu zuzenean lan istripuak pairatzeko probabilitatea areagotu egiten du. .Azpimaragarria da euskal garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, eta horrek kateko azken muturrean jartzen ditu.

Gaur egun eta urteetan zehar administrazioen utzikeriak eragindako egoera dela eta, gidari nahiz garraiolarien lan baldintzak hobetu ezean okertu egin dira. Garraiolarien lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontuan hartzen eta errepide istriputzak jotzen dira. Lan erritmoak nabarmen handitzen dira, baina ez da prebentzio edota lan segurtasunean nahikorik inbertitzen. Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, ez dute benetako egoeraren arduradun egin nahi eta ez dituzte nahiko errekurtso jarten lan istripu eta lan gaixotasunak ekiditzeko.

ELAk borrokan eta mobilizatzen jarraituko du, ezbehar kopuru lotsagarriak dakartzan gobernuen politikak errotik aldatzeko. Horretarako astelehenean, ekainaren 5ean, 12:00etan, Gasteizko Conde Peñaflorida plazan elkarretaratzea deituko du ELAk egoera salatzeko. Herritarrak gonbidatu nahi ditu elkarretaratzean parte hartzera.