EUROBOTS (ZAMUDIO)
ELAk elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5ean lan heriotza salatzeko
ELAk elkarretaratzea egingo du Ugaldeguren III industrialdean, Zamudion, arratsaldeko 17:00etan Eurobots enpresaren aurrean, apirilaren 30ean gertatutako azken lan heriotza salatzeko.
61 urteko garraiolari langilea deskarga lanak prestatzen ari zela hil zen; une horretan, garraiatzen zuen kargak jo egin zuen, lurrera bota zuen, eta ondoren haren azpian harrapatuta geratu zen.
ELAk salatu du istripu honek berriro ere agerian uzten duela garraio sektorean dauden segurtasun eta prebentzio neurri eskasak, bereziki karga eta deskarga lanetan; izan ere, protokolo egokien gabeziak, baliabide faltak eta prebentzio-koordinaziorik ezak langileak arrisku larrian jartzen ditu.
Dagoeneko 18 dira Hego Euskal Herrian hildako langileak.