LAH HERIOTZA
ELAk elkarretaratzea egin du Tuteran, martxoaren 17ko lan heriotza salatzeko

ELAk gogorarazi du Nafarroak Estatuko lan hilkortasun tasarik altuena duela, enpresen zigorgabetasunaren eta erakunde publikoen konplizitatearen ondorioz. Datu ofizialek berresten dute prebentzioa ez dela egiten edo paperean geratzen dela. Bitartean, Nafarroako Gobernuak uko egiten dio laneko segurtasun neurriak ez betetzearen aurrean kontrol neurriak hartzeari, eta patronalak absentismoari buruzko diskurtso faltsua elikatzen jarraitzen du.
Laneko heriotzak saihestu egin daitezke, baldin eta enpresek prebentzioaren arloan beharrezkoak eta nahitaezkoak diren neurri guztiak hartzen badituzte eta Nafarroako Gobernuak bere eginkizuna betetzen badu: enpresei neurriak betearaztea. ELAk salatu du Nafarroako Gobernua konplize dela enpresen ez betetzeetan, eta, beraz, laneko ezbeharren erantzule dela.
Beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak Lan Ikuskaritzako plantilla indartzea, Europako batez bestekoaren ratioarekin berdintzeko, eta enpresek Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko araudi osoa betetzen dutela bermatu ahal izateko.