LAN OSASUNA
Kontzentrazioa Zubietako (Gipuzkoa) Ingurumen Gunean gertatutako lan istripua salatzeko

Aurten bederatzi pertsona hil dira euren lanpostuetan Hego Euskal Herrian. ELAk Osalaneko eta Lan Ikuskaritzako langile kopurua bikoiztea eskatu du, gaur egun kolapsatuta baitaude bitarteko faltagatik. Helburua Europako batez besteko ratioarekin berdintzea da eta, horrela, enpresa eta lantokietako segurtasun baldintzak behar bezala kontrolatzea.
Sindikatuak gertatutakoa sakon ikertzeko eskatu du, ezbeharraren arrazoiak argitzeko eta balizko erantzukizunak argitzeko. Azpimarratu du lan istripu asko oinarrizko segurtasun neurriekin ekidin daitezkeela. Bide beretik, adierazi du lan istripuak ugariak direla onura ekonomikoa lehenesten delako langileen segurtasunaren gainetik. “Erakunde publikoak konplizeak dira, beste alde batera begiratzen baitute laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen ez denean”.