ELAk Muxikan gertatutako lan istripu hilgarria salatzen du

2019/03/22
ELAk martxoaren 21ean Muxikan (Bizkaia) gertaturiko lan istripu hilgarria salatu nahi du. Muniketa auzoan pinuen mozketan zebilela zuhaitz bat gainera erori zitzaion eta bertan zendu zen. Gogoratu, 2019an, dagoeneko 10 langile hil direla lan istripuan Hego Euskal Herrian.

ELAk doluminak eman nahi dizkio bai familia, baita lagunei ere. Bide beretik, istripua ahalik eta lasterren ikertu dezatela exijitzen du arrazoiak azaltzeko eta erantzukizunak argitzeko.

Mendi lan mota hauetan arriskuak ugariak dira; askotan, gainera, langileek ez dute formakuntza lan arriskuetan edo erabiltzen dituzten makinetan ere. Batzuetan ez dago errekurtso prebentiborik mozte lan hoiek kudeatzeko.

ELAk, gehiengo sindikalarekin batera, pertsona guztiak gonbidatzen ditu martxoaren 26an 11:30etan Mungiako udalaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Lan zentroetan dagoen prekarietatea eta ezbehar kopurua salatuko dugu bertan.