Eltziegoko Bodegas Eguia upategian izandako lan heriotza salatzeko bilkura

2021/10/13
Urriaren 8an lan-istripu hilgarria gertatu zen Eltziegoko Bodegas Eguia upategian (Araba). Lanean izandako heriotza berri hori salatzeko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek bilkura egin dute eguerdian Eltziegon. Heriotza berri horrekin, dagoeneko 50 pertsona zendu dira 2021ean Euskal Herrian lanean, bosgarrena Araban.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, ELAk sektore honetako langileek jasaten duten prekarietate egoera salatu nahi du. Langile hauek pairatzen dituzten lan-baldintza gogorrei instituzio publikoen erabateko utzikeria gehitu behar diogu. Zoritxarrez, baldintza guzti horien ondorio zuzena dira heriotzezko lan-istripu hauek.