PAPELERA ZICUÑAGA
Enpresa Batzordeak protesta ekintza egin du irailaren 29ko istripu larriak salatzeko

Ohikoa da enpresa honetan urteko momentu desberdinetan geldialdiak egitea mantentze lanak egin ahal izateko. Lan hauek egiteko normalean enpresan ekoizpen lanetan egoten den pertsonalaz gain, beste 500-600 langile inguru ibiltzen dira lanean. Honek esan nahi du, jende andana ibiltzen dela aurrera eta atzera, kontrol eta koordinazio neurri eskasekin lanean aldi berean enpresan, eta hau da hain zuzen ere istripuak gertatzeko arriskua sortzen duena. Zoritxarrez, ez da lehen aldia horrelako istripu larri bat enpresa honetan geldialdi hauetako batean gertatzen dena. 2007 urtean beste bi langile larriki zaurituak izan ziren deposito batean lanean ari zirela ur beroa bat-batean sartu eta erre zirelarik.
Inoiz baino garrantzitsuagoa da beraz prebentzio-neurriak betetzen direla bermatzeko beharrezko mekanismoak ezartzeko eta Administrazioak enpresek egiten dituzten bete-gabetze normatiboak jazartu eta zigortu ditzaten, etekin ekonomikoen gainetik langileen segurtasuna eta osasuna jarriz.