GORLIZKO UDALA
Epaitegiek Gorlizko Udala zigortu eta kalte ordaina eman beharko dio lankide baten jazarpena jaso zuen udaltzainari
Epaiak onartzen du emakume langileak bizi izan duen jazarpen egoerak agerian uzten duela porrot egin duela Udala behartuta dagoen prebentzio neurriak, ez baitzuen jazarpena saihestu eta ez baitzituen langilearen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurririk hartu.
Hori dela eta, Udalak 29.690 euroko kalte ordaina eman beharko dio langileari, lan arriskuen prebentziorako neurriak ez betetzeagatik.
Azpimarratu behar da egoera hori EAJren aurreko gobernu taldearen legegintzaldian gertatu zela. Halaber, egun Gorliz Bizirik buru duen udal gobernuak babesa eta lankidetza adierazi dio langileari, bere lanpostura modu seguruan itzultzea erraztuz.
BIDELAGUN FUNDAZIOA Lan Osasuna sustatzeko ELA sindikatuak sortutako fundazioak eraman du kasu honen zuzendaritza juridikoa. Bidelagun Fundazioak oso positibotzat jotzen du epaia, enpresek eta administrazio publikoek lantokietan jazarpen egoerak saihesteko duten betebeharra gogorarazten baitu. ELAk Udalari eskatzen dio behar diren prebentzio-neurri guztiak har ditzala etorkizunean horrelako egoerarik gerta ez dadin.