Eraikuntzako obratako segurtasun neurrien kontrol publikoa handitzea eskatzen du ELAk

error while rendering plone.abovecontenttitle.socialtags
2018/10/05
Zizurkilgo AHTko lanetan berriki emandako azken heriotzaren ondoren beste lan-istripu larri bat gertatu zen Irunen, kalte material handiak eragin zituena.

ELA jakin ahal izan duenez, urriaren 4an 18:30ak aldera lan-istripu larria gertatu zen Arbesko Errota kalean, Irun (Gipuzkoa),10 solairuko eraikin bati atxikitako andamioa bide publiko eta alboko finketara erori, eta kalte material larriak eragin zituena. Fatxadaren birgaitzea, finken administratzaile batek sustatuta hasi zen duela hilabete eta erdi, eta Kursaal Rehabilitaciones enpresa ari da exekuzio lanetan, Alquimaq enpresako tresneria baliatuz. Biktimarik ez izan arren, langileek tentsio handiko egoerak bizi behar izan zituzten, batzuk instalazioa erori aurreko azken uneetan utzi izango luketeelarik.

Lehenik eta behin, ELAk bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die istripuak kaltetutako pertsona guztiei. Era berean, ELAk berriro salatu nahi ditu Gipuzkoako eraikuntza sektorean ematen diren lan-baldintza kaskarrak, non prezioen gehiegizko jeitsierak eta epe motzegiek, abusuzko azpikontratazioa, herrialdeko hitzarmenaren betegabetze orokorra eta gehiegizko jardunaldi eta erritmoak eragiten dituzten lanetan, esplotazio egoerak sortuz eta sektoreko langileen bizitza etengabe arriskuan jarriz.

HEHn hildako 55 langileetatik 12 eraikuntza sektorekoak ziren. Egoeraren larritasunaren aurrean, lanetako segurtasun baldintzen kontrolerako neurriak berehala handitzea eskatzen du ELAk, horretarako Osalan eta Lan-Ikuskaritzaren baliabideak europako batazbestekora berdinduz.