Elkarretaratzea Azpeitiko Glual Energy enpresaren aurrean azken lan istripu hilgarria salatzeko

ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea deitu dute datorren astearterako, hilak 29, goizeko 11:30etan Glual Energy enpresaren aurrean lan istripu hilgarria salatzeko. Lan istripuan hildakoa 50 urteko gizonezkoa zen. Enpresako zuzendaritzak ez du argitu heriotzaren arrazoia. ELAk istripua salatu du, eta doluminak eman dizkie hildakoaren senitartekoei eta lagunei.
Euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du abuztuaren 26an Glual Energy enpresaren aurrean, abuztuaren 25ean izandako lan istripu hilgarria salatzeko. Gogoratu, 50 urteko gizon azpeitiar bat hil zela 12:25ak aldean abuztuaren 25ean.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek lan-merkatuaren prekarietatea eta lan istripuak salatuko dituzte biharko elkarretaratzean.