mutualitateak

Sindikatuek eskatu dute baztertu dadila gaixotasun traumatologikoak mutuen bidez kudeatzea

Sindikatuek eskatu dute baztertu dadila gaixotasun traumatologikoak mutuen bidez kudeatzea
ELA, ESK, STEILAS, USO, CGT, CNT eta OPAk Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete ez dezatela aldaketa hori onartu. Horretarako, besteak beste, 80 enpresa baino gehiagoren sinadurak bildu dituzte, gaixotasun traumatologikoak mutuen bidez kudeatu ez daitezen, baizik eta Osasun Sistema Publikoan, hau da, Osakidetzan edo Osasunbidean.

ELA, ESK, STEILAS, USO, CGT, CNT eta OPAk elkarretaratzea egin dute Mutualiaren egoitzaren aurrean, Bilbon, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko ez dezatela onartu gaixotasun traumatologikoak mutuek kudeatzea. Besteak beste, sinadurak bildu dituzte horretarako. Dagoeneko 80 enpresa inguruk sinatu dituzte mozio hauek eta datozen egunetan lan horrekin jarraituko dute.

2023an, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta CEPYME patronalek proposatu zuten langileen gaixotasun arruntak osasun sistema publikoan kudeatu ordez, zuzenean mutuek kudeatzea, gaitz traumatologikoetatik hasita. Bada, Autonomia erkidego bakoitzak erabaki beharko du mutualitateekin lankidetza hori adosten duen ala ez, baina sinatuz gero, ondorio larriak izango lituzke, hala nola osasun sistema publikoaren pribatizazioa, mutuen eskumenak handitzea edo langile klasearen osasunaren kudeaketan gabezia handiagoak izatea.