Ezinbestekoa da lanean ematen ari den sarraskiarekin amaitzea

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta mobilizazioa egin da Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean. Ekintza honen helburua lantokietan gertatzen ari den sarraskia salatzea izan da. Urtea hasi zenetik 41 lagun hil dira lanean Hego Euskal Herrian, horietako 3 azken aste honetan bertan.
ELAk langileek gaur egun pairatzen duten prekaritate-egoera salatu du, eta prekarietate hori lan-erritmo jasanezinetan, lanaldi amaigabeetan, sektoreko hitzarmenen ez-betetzeetan eta prebentzioko araudian islatzen dela baieztatu du. Administrazioak, aldiz, horren guztiaren aurrean beste alde batera begiratzen du, behin eta berriz, sistematikoki. Araudirik ezak eta lehen sektoreak pairatzen dituen lan-baldintza eskasek ere eragin zuzena dute istripu horietan.
ELAk azpimarratu nahi du badela garaia langileen osasuna eta segurtasuna zentralak izateko. Borondate politikoa eta enpresaburuen behin betiko konpromisoa baino ez dira behar egoera horrekin amaitzeko.