LAN HERIOTZA
Garraiolari bat hil da Larrabetzun izandako istripu batean

ELA lanean ari da datu gehiago jasotzeko, baina jada 64 behargin hil dira 2024an lan istripuen ondorioz Hego Euskal Herrian. Horietarik 13 garraiolariak izan dira.
Garraiolariek oso lan istripu tasa altua pairatzen dute dituzten lan baldintza okerrengatik. Alde batetik, epeak oso justuak izaten dituzte garaiz heltzeko, bai jaso eta baita materiala entregatzerako orduan eta honek estresa maila areagotu egiten du eta bestetik, lan ordu mordoa sartu behar dute egunero bere lana burutzeko. Lan jardunaldi luzeak eta nekagarriak izaten dituzte askotan. Patronalak gero eta gehiago estutzen du estrategikoa den sektore hau. Errepideen egoera zenbait puntuetan tamalgarria da eta guzti honek lan istripu kopuru altua izatea eragiten du, askotan trafiko-istripu gisa kamuflatzen dira garraiolarien istripuak, alegia .
ELAK istripu hilgarri berri honen aurrean mobilizazioa bultzatuko ditu garraiolarien lan baldintza kaxkarrak salatzeko.