LAN ISTRIPUA

Garraiolari bat larriki zauritu da Eskoriatzan

2024/03/14
KV logistikak Eskoriatzan dituen instalazioetan langile bat larriki zauritu da gaur, Orixol Garraioak enpresako garraiolaria, Fagor Ederlan enpresarentzat materiala kargatzen eta deskargatzen ari zirela.

Dirudienez, zamalanetako segurtasun baldintza desegokiek material astuna erortzea eragin dute, eta langilea jo du buruan, zauri larriak eraginez. Txagorritxuko Ospitalera azkar eraman dute ondoren eta oso larri dago. 

ELAk, hauteskunde berrien atarian, laneko ezbeharrekin benetan eta behin betiko amaitzeko borondate politiko falta salatu nahi du. Berriro ere, lan baldintzen prekarietatea, langile gutxirekin eta inbertsio eta baliabide falta nabarmenarekin, eta lanpostuetako segurtasun baldintzak eraginkortasunez kontrolatzeko ikuskapen eskasa izango lirateke istripu larri honen atzean.