Gure-Txoko tabernan izandako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea

2021/10/21
Urriaren 17an Donostiako Gure-Txoko tabernako langile bat hil zen bertan izandako sute baten ondorioz. Lan heriotza berri hau salatzeko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek mobilizazioa egin dute Donostian. Urtea hasi zenetik 52 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan-ezbeharren ondorioz.

ELAren ustez zifra hauek onartezinak eta jasangaitzak dira. Laneko segurtasun eta osasunaren arloan aldaketak egiteko garaia da, hainbeste heriotza eta patologia eragiten dituen prekaritatea gainditzeko.