Heriotzezko lan-istripu berria Aramaion

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazi nahiko genioke lenenik eta behin. Eraikuntza sektorean lanaren berezko baldintza gogorrei langileek pairatzen dituzten prekarietate egoera larriak gehitu behar dizkiogu: lan erritmo jasanezinak, jardunaldi amaigabeak, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudegiaren eguneroko betegabetzeak.
Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Patronalari. Langileen osasuna eta bizitza erdigunean jarriko dituen erabakiak berehala hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da, urtero 50 langile baino gehiagoren heriotza ekidingo litzatekelarik.
Horregatik guztiagatik, Euskal Gehiengo Sindikalak datorren astelehenean, hilaren 16, goizeko 12:30tan, elkartaratzea egingo dugu Oñatiko Plazan heriotzezko lan-istripu hau salatzeko.