Beste heriotzezko lan-istripua Getarian

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazi nahiko genieke lehenik eta behin, baita heriotzazko lan-istripua izan duen langilearen lankideei ere. Une latz hauetan ez dago hitzik sentituko duten samina leuntzeko.
2020.urtean 70 izan ziren lan-istripuetan zendutako langileak eta aurten lakra hau hartzen ari den abiadurak sekulako bertigoa ematen du. Egoeraren larritasuna ikusirik, urtero 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeria honekin amaitzeko garaia da. Borondate politikoa eta enpresarien behin-betiko konpromezua besterik ez dira behar lakra honekin amaitzeko.
Horregatik guztiagatik, Indauxeko Enpresa Batzordeak deituta, kontzentrazio bana egingo dira bihar, maiatzak 7, eguerdiko 12: 00etan, Getariako pilotalekuan, batetik, eta Aiako Indaux enpresaren aurreko biribilgunean, bestetik.