Lan heriotza, Orion

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazi nahiko genioke lenenik eta behin. Eraikuntza sektorean lanaren berezko baldintza gogorrei langileek pairatzen dituzten prekaritate egoera larriak gehitu behar zaizkie. Grupo Azkune enpresaren kasuan zehazki, lanaldi amaigabeei lanaren erritmo jasanezinak gehitu beharko zaizkie; eta horri Prebentzio Legearen etengabeko betegabetzeak.
Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exijitu die ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Patronalari. Langileen osasuna eta bizitza erdigunean jarriko dituen erabakiak berehala hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da, urtero 50 langile baino gehiagoren heriotza ekiditeko.
Horregatik guztiagatik, enpresa batzordeak hilaren 7, 12:00tan, elkartaratzea deitu du Aiako Hormigoi Plantan (Orioko gainean dagoena) lan heriotza salatzeko.