LAN HERIOTZA
Hil egin da Artzentalesen zuhaitz batek jota lan istripua izan zuen 22 urteko langilea

2024an jada 23 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripu baten ondorioz. Bizkaian, zehazki, 5 hildako izan dira. Basogintza sektorean ezbehar tasa oso altua da, urtero dago lan istripu hilgarriren bat. Izan ere, 2021etik ona 12 langile hil dira sektore honetan. Jakina da sektore honek jasaten dituen pisu handiek, lan gainkargek, erritmo hain zorrotzek edo iristeko zailak eta malda handikoak diren lekuetan erabiltzen diren makina astun eta arriskutsuek handitu egiten dutela lan istripuak edo gaixotasun profesionalak izateko aukera, prebentzio arloko araudia behar bezala ezartzen ez bada.
Era berean, ez zaio garrantziarik ematen sektore honetan prebentzioan prestakuntza egokia emateari. Heriotza berri horren aurrean, ELAk elkarretaratzea egingo du bihar apirilak 29, asteartea, Zallako Euskadi enparantzan goizeko 12etan, enpresen zigorgabetasuna eta laneko heriotzak onargaitzak ahalbidetzen dituzten erakundeen konplizitatea salatzeko.