Irurako Laskibar industriagunean izandako lan-istripu hilgarria salatzeko elkarretaratzea deitu dute sindikatuek

2020/06/26
Lan-istripu hilgarria gertatu zen ekainaren 24ean Gipuzkoan. Irurako Laskibar poligonoan enpresa baten nabea berritzeko lanetan ari zela izan zen ezbeharra. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiruk ezbeharra salatu dute eta prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitu diote ELAk Eusko Jaurlaritzari.

Heriotz berri honekin, dagoeneko 34+2 lirateke Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak.

ELAk hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, egun langileek jasaten duten prekarietate egoera salatu nahiko genuke; Prekarietate hau, lan erritmo jasanezin, jardunaldi amaigabe, eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio araudegiaren betegabetzeetan bihurtu ohi da. Konfinamendu egoera honetan, Eusko Jaurlaritzak are gehiago ikuskatu beharko lituzke lan-zentroetan ematen diren lan-baldintzak, langileak erabateko indefentsio egoeran aurkitzen baitira legearen urraketen aurrean.