Kantabrian hildako arrantzalea oroitu dute Hondarribian

2022/04/13
Apirilaren 7an Hondarribiako arrantzale bat hil zen Santoñan (Espainia), bihotzekoak jota. Hildako arrantzlea San Anton Berria ontzian egiten zuen lan, eta 51 urte zituen. Lan heriotza hau salatzeko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek bilkura egin dute Hondarribiako Kofradiaren aurrean.

Dagoeneko 19 lagun hil dira lanean 2022. urtea hasi zenetik. Atzo bertan, esaterako, ELAk hiru lan heriotzen berri izan zuen. Sarraski hau salatzeko bilkurak egongo dira datozen egunetan.