Lan heriotza Eibarren, urteko hamalaugarrena

2022 urtean altueratik erorita hiltzen den bosgarren langileari buruz ari gara. Oso larria da eraikuntza sektoreak bizi duen legediaren betetze mailaren kontrol eza, bai administrazioaren partetik eta baita patronalaren partetik ere. Sektoreko enpresek langileen ongizatea eta segurtasuna bermatu ordez, produktibitatea gailentzen dute eta horrek, zoritxarrez, prekarietatearen hazkunde esponentziala dakar; datuei erreparatzea besterik ez dago hau horrela dela konturatzeko.
Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari, lantokietan antolatu eta urtean 50etik gora lagunen bizitza aurretik eramaten duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia luzatzen duen aldi berean. Borondate politikoa eta enpresarien behin-betiko konpromisoa besterik ez dira behar lakra honekin amaitzeko, irabazi gosearen gainetik langileen osasuna eta segurtasuna jarriz.