Lan heriotza Zambranan, Araban

2021/09/06
Irailaren 6an lan istripu hilgarria gertatu da Zambranan (Araba). Oraindik argitzeke dauden kausak tarteko, 12:15 aldera gertatu da lan istripua, eta zuhaitzak mozten ari zen Contrachapados Archena (Castellón ) enpresako 38 urteko langile bat hil da. Heriotza honekin, dagoeneko 44 pertsona zendu dira 2021ean Euskal Herrian lanean, laugarrena Araban.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasun eta babes zintzoena adierazteaz harago, egun langileek jasaten duten prekarietate egoera salatu nahiko genuke, are gehiago basogintza sektorean. Kontuan izan behar dugu gaurkoarekin jada lau langile direla basogintza sektorean lanean zirautela aurten zendutakoak. Langile hauek pairatzen dituzten lan-baldintza gogorrei instituzio publikoen erabateko utzikeria gehitu behar diogu. Zoritxarrez, baldintza guzti horien ondorio zuzena dira lan heriotza hauek.

Egoeraren larritasuna ikusirik, elkarreratzea egingo du gehiengo sindikalak datorren asteazkenean, irailaren 8an, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Gasteizen.