ARCELOR MITTAL (SESTAO)

Lan istripu berria Sestaoko Arcelor Mittalen

Lan istripu berria Sestaoko Arcelor Mittalen
ELAk jaso dituen aurreneko datuen arabera, langile batek zauri larriak izan ditu besoan, Arcelor Mittaleko lantegian lanean ari zela lanabes bat gainera erorita, eta larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Langileak besoko bi hezur hautsi ditu eta arterietako lesio bat izan du.

ELAk azpimarratu nahi du hau ez dela gertaera isolatu bat. Dagoeneko istripu asko gertatu dira enpresa horretan, eta horrek agerian uzten du maiztasun kezkagarria duela eta arrisku-egoera jarraitua dela. ELAk denbora darama prebentzio neurrien gabezia iraunkorra eta segurtasun eta osasunaren kudeaketa eskasa salatzen, Arcelor Mittalek behingoz plantillaren osotasuna bermatzeko neurri erreal eta eraginkorrak har ditzan eskatuz.

ELA lanean ari da datu gehiago biltzeko, baina dagoeneko 49 dira 2025ean Hego Euskal Herrian hil diren langileak.