ARCELOR MITTAL

Lan istripu larria Sestaoko lantegian

ELAk jasotako lehen datuen arabera, Arcelor Mittalen lan istripu larria gertatu da. Oraingo honetan, enpresa horretako mantentze-lanetako langile bat zauritu da, garabi lumadun batekin lan ari zela istripua izan ostean. Maniobra egiten ari zela, panela gainera erori zaio, eta lesioak eragin dizkio pelbisean. Langilea anbulantzian eraman behar izan dute Hospitalera.

Atzo bertan, beste bi langile zauritu ziren Sestaoko Arcelor Mittalen. Gertaera horiek hain epe laburrean errepikatzeak agerian uzten du enpresan ez dagoela prebentzio- eta segurtasun-neurririk.

ELAk salatu du behin eta berriro gertatzen ari direla enpresan horrelako gertakari eta istripuak. Langileen lan osasuna lehentasuna izan behar da, eta ezin dira gertatzen jarraitu beren bizitzak arriskuan jartzen dituzten egoerak.

Oraindik ikerketa lanetan dihardute baina ikusteke dago arrazoi teknikoengatik izan den istripua edo bestelako arrazoiengatik izan den, formakuntza edo baliabide faltagatik, alegia. Errekurtso prebentiborik zegoen edo ez ere jakiteke dago.

Hurrengo orduetan, ELAk istripu larri honengatik bultzatuko dituen ekintzen berri emango du.