LAN EZBEHARRA

Lan istripu oso larria Santurtziko portuan

Lan istripu oso larria Santurtziko portuan
Azaroaren 11n VCL enpresako langile batek lan-istripu larria izan zuen. Jasotako informazioen arabera, hondeamakina batek langilea harrapatu zuen, eta pala eta auto baten artean harrapatuta geratu zen. Langilea larri geratu zen.

Beste behin ere prebentzio neurrien falta dago istripu honen oinarrian, enpresek ez baitute neurriak egokitzen lanpostu bakoitzari; ondorioz lan istripu eta lan gaixotasunak areagotu egiten dira. Bilboko portuko jarduera arrisku handiko eremua da. Alde batetik maneiatzen diren makinak eta materialak direla medio; bestetik, momentu berean enpresa eta langile ezberdin askok parte hartze dutelako toki berean, eta horrek arriskua asko areagotzen du.

Istripu larri honen ikerketa exijituko du ELAk, dagozkion neurri prebentiboak ezartzeko helburuarekin. ELAk hurrengo egunetan istripu berri hau salatzeko ekintzak antolatuko ditu eta lan ezbeharrekin behin betiko amaitzeko borondate politikoaren falta salatuko du.

2025.urtean Hego Euskal Herrrian, behintza 47 langilek izan dute lan istripu hilgarria: Bizkaian 11, Gipuzkoan 9, Araban 7 eta Nafarroan 20.