Langile bat hil da Abadiñon, Cosmos Bizkaia enpresan izandako istripu baten ondorioz

2021/04/09
Langile bat hil da Abadiñon, Cosmos Bizkaia enpresan izandako istripuan. Hildako langileak 57 urte zituen, eta bere kamioia deskargazten ari zela izan du ezbeharra. Langileak Transportes Eguiara y San Juan Legutioko enpresarentzako lan egiten zuen eta oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, bere barruan oxigenozko botilak zeramatzaten bi paleta artean harrapatuta behargina bertan zendu da.

Heriotza berri honekin, dagoeneko 16 lirateke aurten Euskal Herrian lanean bizitza galdu dituzten pertsonak, bigarrena gainera jarraian Bizkaian. Apirilaren 8an Zugaztietan (Trapagaranen), beste emakume bat hil zen bertoko jatetxe batean lanean ziharduelarik bere gain montakargas bat erori zitzionean.

ELAk, lehenik eta behin, bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die bi hildakoaren senitarteko, lagun eta lankideei. Lan merkatuan guztiz erroturik dagoen prekarietatea salatu behar dugu berriro ere; lan baldintza txarrak, lan erritmo jasanezinak, jardunaldi amaigabeak eta prebentzio araudegiaren betegabetze argiak ohitura bihurtu dira eta tamalez, ondorio lazgarri hauek pairatzeko aukerak gero eta gehiago haunditzen dituzten faktoreak bihurtu. Are gehiago, beste behin ere azpikontratatutako enpresak direnean, ez-betetzeak biderkatu egiten direla argi ikusten dugu.

Administrazioak honen guztiaren aurrean beste alde batera begiratzen du, modu sistematikoan; ikus ezinarena egiteagatik arazoa ez da ordea desagertzen, estrukturazko lakra honen erantzule eta konplize bilakatzen dira. Hori dela eta, lehen mailako arazo sozial eta laborala da hau; administrazioek ordea, ez diote gaiari heldu nahi, estatistikei bakarrik erreparatzen dute.

Argi dago enpresek gaur gaurkoz eta testuinguru honetan ez diotela gaiari behar den bezela helduko. Izan ere, euren kezka bakarra errentagarritasuna eta lan-erritmoak handitzea da, ez ordea, segurtasuna eta langileen osasuna. Ez-behar kopurua haunditu besterik ez dela egiten.

ELAk, gehiengo sindikalaren parte izanik, Cosmos enpresa batzordeak apirilaren 12rako deitutako lanuztearekin bat egiten du eta langilegoari, beste behin ere, deialdian batzera deitzen dio.