LANEKO HERIOTZA
Langile bat hil da Arratzun, lan-istripuan

61 urteko langile bat hil da Arratzun (Bizkaia), baserri bateko estalkia birgaitzeko lanetan ari zela. Gidatzen zuen garabi kamioiak goi tentsioko kableak ukitu ditu, eta elektrokuzioa gertatu da. Lan heriotza goizeko 9:00etan gertatu da eta Portugalgo langilea bertan hil da. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin bertara iristean.
ELAren datuen arabera, dagoeneko 13 langile hil dira Hego Euskal Heriian 2025ean lan istripu baten ondorioz. Bizkaian gertatutako bigarren lan heriotza da. Hamahiru horietatik hiru eraikuntzako langileak izan dira.
Oraindik ez dira zehatz-mehatz ezagutzen istripuaren arrazoiak, baina baldintza prekarioek laneko ezbeharren tasa handitzen dutela ohartarazi du ELAk. Istripuen eta gaixotasun profesionalen arrazoien atzean daude lan erritmo altuak, prestakuntza eta informazio falta edo prebentzio baliabiderik eza, besteak beste.