Langile bat hil da enpresan izandako leherketa baten ondorioz
Heriotza honekin, dagoeneko zazpi dira aurten Araban lan istripuetan hildako langileak, ELAren datuen arabera.
ELA gertatutakoaren inguruko informazio gehiago biltzen ari da. Hala ere, salatu du lan prekaretatea eta enpresariek laneko arriskuen prebentzioan egiten duten inbertsio eskasa direla, sarritan, lan heriotzen atzean dauden arrazoi nagusiak.
Sindikatuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela behar adinako borondaterik eta baliabide eraginkorrik lan istripuen arazoari aurre egiteko, eta laneko ezbeharrek benetako gaitz soziala izaten jarraitzen dute.
ELAk bere doluminik zintzoenak helarazi dizkie hildako langilearen senide, lagun eta lankideei, eta gertatutakoa salatzeko eta biktima oroitzeko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du bihar, 11:30etan, enpresaren atarian.