Langile bat hil da Legution #PrekarietateaHiltzailea

2018/08/01
Langile bat hil da goizean Legution Olatek enpresan izandako ezbeharrean. Beharginari erabiltzen ari zen garabiko pieza bat erori zaio gainera. Makina bat aldiz salatu dugun bezala, prekarietateak hiltzen jarraitzen du. Hildako laguna azpikontratutako enpresa batean ziharduen.

Lanean izandako heritza berri hau salatzeko ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru-k bilkura deitu dute abuztuaren 3rako, ostirala, Gasteizen. (12:00, Correo Enparantza).